XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakintzagai amankomunek prestakuntzazko balio orokorra dute, beste gaitasun batzuk garatzeko balio instrumentala, eta aurreko etapako arlo batzuekiko lotura gisa balio dute.

Modalitateko berariazko jakintzagaiek balio propedeutikoa eta espezializaziozkoa eta oinarrizko balioa dute, modalitate bakoitzari dagokiona.

Azkenik, aukerako jakintzagaiak Batxilergoaren izaera desberdinkatzailea eta lanbideratzailearen erantzuna dira.

Aukerako jakintzagaiak eta espezializaziozkoak hautatzeak prestakuntza-ibilbide desberdinak osatzen ditu.

Batxilergoaren egitura berria, orokorki, azaroaren 29ko 1700/91 Errege-Dekretuaren bidez ezarri zen, eta Gutxieneko Irakaskuntzak 1178/1992 Errege-Dekretuan finkatu ziren.

IV.2.1. Batxilergoaren Esperimentazioa eta Diseinua Euskal Autonomi Elkartean

Orokorki, ikasketa hauek ezartzeko prestaketa-lanak gaur zein egoeratan dauden aztertzeko, beharrezkoa da 1993/94 ikasturte honetan Hezkuntza Sailak abiarazi duen batxilergo berrien esperimentazio-prozesua kontuan hartzea.

Aurretiazko ezarpen honen bidez, Hezkuntza-Administrazioak antolamendu-alderdi desberdinetan eta curriculum berrien garapenari dagokionez oso konplexua den egitura berri honen funtzionamenduari buruzko informazioa jaso nahi du.

Horregatik, parte hartzen duten ikastetxeetan aurretiazko ezarpen-izaera duen esperimentazio hau abiaraztea, laguntza ematea eta jarraiketa egitea izan dira lanak eta, beraz, ikastetxe horietan aurreko egitura piskanaka ezabatzea dakarte.

Batxilergoen aurretiazko ezarpenerako deialdia 1993ko maiatzean egin zen, ikastetxe publikoei Ikastetxeen Zuzendaritzek, Pedagogi Berrikuntzak eta Lanbide-Heziketak batera igorritako zirkularraren bidez.

Zirkular honetan lurralde-proportzionaltasuna, LHko ikastetxeen arteko oreka eta Batxilergoko Institutuak lehenesten ziren, eta baita tamaina desberdinetako ikastetxeen arteko konpentsazioa ere.

Era berean, maila bereko beste adarren (LH edo BBB) desagerpena ezartzen zuen ikastetxe hauetan, eta Batxilergoko bi modalitate ezartzea.

Eskola-Kontseiluaren akordioa eskatzen zen, irakas-talde osoaren konpromisua eta gutxienezko baliabide batzuk.

Esperimentazioa 1993/94 ikasturte honetan Batxilergoko nahiz LHko 11 ikastetxetan hasi da, eta bertan prestakuntza-ziklo batzuk ezartzea da asmoa, modalitateko aukerako jakintzagai jakin batzuk ikasi izana prestakuntza-ziklo jakin batzuetan sartzearekin lotuz.